Berriak

Patricia López Landabaso-ren erakusketa eta performance, ‘Verdaderitas mujeres sin historia’, Madrilgo San Luisera.

——————————————————————–

Patricia López Landabaso artista plastiko espainiarra San Luisetik pasatu zen.

 ——————————————————————–

Albertok erakusketa, eta Patricia López Landabasoren performance lagundu zion.

——————————————————————–

Patricia López Landabaso artistak emakumeengananzko bere arte solidarioa erakutsi zuen.

——————————————————————–

——————————————————————–

EL DÍA DE LA REFLEXIÓN

PATRICIA LÓPEZ LANDABASOREN PERFORMANCEA

2016EKO EKAINAREN 25AN, LARUNBATA, 12:30 ORDUAK.
ESPAINIAKO PLAZA, MADRILGO.

Patricia-Lopez-Landabaso_El-dia-de-la-reflexion

——————————————————————–

INQUEBRANTABLE E INSUMERGIBLE

PATRICIA LÓPEZ LANDABASOREN PERFORMANCEA

FRAGMENTOS VISUALES SOBRE EL IMAGINARIO AMOROSO. UNIVERSOS CURSI-PUNK

2014KO ABENDUAREN 12AN, OSTIRALA, 21 ORDUAK.

JOSÉ ANTONIO KALEKO BALKOIA, 30 BOADILLA DEL MONTE, MADRILGO.

Patricia López Landabaso, Inquebrantable e insumergible, 2014.

Diziplina anitzeko artistak, Patricia López Landabasok, “Inquebrantable e Insumergible” performance-a egingo du lehen aldiz Boadilla del Monten. 

“Inquebrantable e Insumergible” zauriak eta bizi-esperientziaren sentimendu lazgarrienak garraiatzea bilatzen duen performance-a da, giza arimaren sentimenturik urduri eta malkartsuenetik abiatuta, maitasunetik datozenak, hain zuzen ere. Artistak, balkoi batetik, maitasun eta minez betetako oihu zintzoa botatzen du. 

Maitasuna sortzeko, edo gutxienez gorrotoa sortzeko ezinbesteko beharrari aurre eginez, performance hau, Patricia López Landabasoren lanean ohikoa den bezala, modu ezberdinetan uler daiteke. Nahiz eta batzuetan bere lanak maitasuna eta desamodioa, indarkeria, feminismoa, estereotipoen haustura eta abarrekin erlazionatu, gizon eta emakumeen arteko harreman korapilatsuak dira elementu nagusia bere performance zein lan piktorikoetan. Premisa metaforiko hauen azpian artistak bere bizi-esperientzia berreraikitzen du horrela, era berean, bere identitate emozional eta artistikoari zentzua ematen diolarik. 

“Inquebrantable e insumergible” performance-a, “Fragmentos visuales sobre el imaginario amoroso. Universos cursi-punk” bere proiektu artistikoaren zatia da, Patricia López Landabasok 2014tik aurrera performance-tutako egitasmo artistiko kontzeptuala. 

Testua Emma Trinidad.